AisleRiot-en laguntza | ||
---|---|---|
<<< Previous | Next >>> |
Rosanna Yuen-ek idatzia
Karta-sorta mota | Karta-sorta estandarra |
Sorta | Goi-ezkerreko pila. Jokoaren hasieran karta guztiak hemen egongo dira. Kartak banan-banan banatuko dira Hondarrera. |
Hondarra | Sortaren eskuinean. Karta bakarra izan dezake. Karta berehala eraman behar da Oinarri pila batera edo nahi duzun Biltegi pilara. |
Oinarriak | Lau pila goian, Hondarraren eskuinean. Irudiari erreparatu gabe, baina gorantz osatu behar dira Batekotik Erregera. |
Biltegiak | Lau pila, Oinarrien azpian. Biltegietako kartak Oinarri piletara bakarrik eraman daitezke. |
Karta guztiak Oinarrietara eramatea
Oinarriak Batekotik Erregera segidan eta gorantz osatzea, irudiari erreparatu gabe. Oinarrietako kartak ezin dira berriro erabili. Kartak banan-banan banatzen dira Sortatik Hondarrera. Hala ere, Hondar pilak karta bakarra izan dezakeenez, karta hori berehala eraman behar da Oinarri pila batera edo lau Biltegi piletako edozeinetara. Biltegi piletako kartak ezin dira berriro antolatu.
Bat ere ez
Oinarri piletara eramandako karta bakoitzeko, puntu bat.
Gehienezko puntuazioa: 52
Saiatu Biltegietan maila bateko karten gainean maila handiagokorik ez jartzen.
<<< Previous | Home | Next >>> |
Seahaven | Armiarma |