AisleRiot-en laguntza | ||
---|---|---|
<<< Previous | Next >>> |
Rosanna Yuen-ek idatzia
Karta-sorta mota | Karta-sorta estandarra |
Oinarriak | Lau pila -- bi goi-ezkerrean, bi goi-eskuinean. Batekotik Erregera eta irudiaren arabera osatu behar dira. |
Biltegiak | Lau pila, goian eta erdian. Biltegi bakoitzak karta bakarra izan dezake. Jokoaren hasieran, biltegietako bik karta bana izango dute. |
Mahaia | Hamar pila Oinarri eta Biltegien azpian. Geratzen diren berrogeita hamar kartak gora begira banatuko dira, pila bakoitzean bost. |
Karta guztiak Oinarri piletara eramatea.
Mahaia beherantz osatu behar da, irudiaren arabera. Goiko karta edo karta-segida bakarrik mugi daiteke. Karta-segida bat mugitu ahal izateko, segidako karta-kopurua hutsik dauden Biltegi guneen kopurua gehi bat baino gutxiago edo berdina izan behar da. Mahaian hutsik dauden tokiak Errege batez edo Erregea buru duen multzo batez bakarrik bete daitezke.
Oinarriak gorantz osatu behar dira, irudiaren arabera eta Batekotik Erregera. Oinarrietako kartak teknikoki jokoan jarraitzen duten arren, ez du inolako zentzurik karta horiekin jokatzen jarraitzea, ez dute ezertarako balio eta.
Mahaian bistan dagoen edozein karta jar daiteke Biltegi gune huts batean. Karta horiek atzera Mahaira ekartzeko moduan edo Oinarri pila batera eramateko moduan daude.
Bat ere ez
Oinarri pilan jarritako karta bakoitzeko, puntu bat.
Gehienezko puntuazioa: 52
Kartak ahal bezain laster eraman Oinarri piletara. Inguruan uzten badituzu, mugimendua oztopatu besterik ez dute egingo.
<<< Previous | Home | Next >>> |
Zalaparta | Sir Tommy |