AisleRiot-en laguntza | ||
---|---|---|
<<< Previous | Next >>> |
Jonathan Blandford-ek idatzia
Karta-sorta mota | Karta-sorta bikoitza |
Sorta | Goi-ezkerreko pila. Kartak Mahaian banatu ondoren, Sorta hemen geratuko da. Sortan klik eginda karta bat agertuko da gora begira pila bakoitzean. |
Oinarriak | Zortzi pila, goian. Ez da "arau ofizialen" parte |
Mahaia | Hamar pila. Piletako lauk (1, 4, 7 eta 10) 5na karta izango dituzte behera begira eta bat gora begira, gainerako pilek 4na karta izango dituzte behera begira eta bat gora begira. Pilak beherantz osa daitezke, irudiei erreparatu gabe. Segidan dauden irudi bereko karten multzoak batera mugi daitezke. Pila hutsak edozein kartaz edo unitate mugikorrez bete daitezke. |
Zortzi karta-segida osatzea Erregetik Batekora antolatuta.
Segidak irudiari erreparatu gabe osatzea. Segidan dauden irudi bereko karten multzoak batera mugi daitezke. Pila hutsak edozein kartaz edo segida legalez bete daitezke.
Edozein unetan Sortan klik eginda pila bakoitzean karta bana agertuko da gora begira. Hala ere, ezin da pilarik hutsik laga. Pila bat hutsik dagoenean, errore-mezua agertuko da.
Oinarri pilak komeni zaizunerako daude. Hamahiru kartako segida bat baldin baduzu (irudi bereko Erregetik Batekora), Oinarri pila huts batera mugitu ahal izango duzu. Horra eraman eta gero, karta horiek ezingo dira atzera erabili.
Bat ere ez
Irudiaren arabera osatutako segida bakoitzeko puntuak = segidaren luzera - 1.
Gehienezko puntuazioa: 96
Lehenengoan asmatzen ez baduzu, ez zaitez mendeko bihurtu. Ahal duzunean, irudiaren arabera osatu, baina ahalik eta karta gehien jarri bistan.
<<< Previous | Home | Next >>> |
Sir Tommy | Armiarmatxoa |