AisleRiot-en laguntza | ||
---|---|---|
<<< Previous | Next >>> |
Matthew Wilcox-ek idatzia
Karta-sorta mota | 48 karta: Karta-sorta estandarra, erregerik gabe |
BIltegiak | Bat ere ez |
Oinarriak | Bat ere ez |
Mahaia | Berrogeita hamalau toki, bederatzi kartako sei errenkadatan jarrita. Kartak lehenengo lekutik zortzigarrenera banatu. Bederatzigarren tokia hutsik laga. Kartak hamargarren lekutik hamazazpigarrenera banatu. Hemezortzigarren tokia hutsik laga. Gainerako kartak horrela banatu. Errege guztiak kendu (joko honetarako ez dute balio eta), eta guztira sei toki huts izango dituzu. Kartak irudi bereko eta maila bat handiagoko karta baten ezkerreko toki hutsera eraman daitezke. Kartak irudi bereko eta maila bat txikiagoko karta baten eskuineko toki hutsera eraman daitezke. Batekoa erreginaren eskuinera edo goi-ezkerreko toki hutsera eraman daiteke. Erregina batekoaren ezkerrera edo behe-eskuineko toki hutsera eraman daiteke. |
Irudi bereko karta guztiak goranzko segidan ipintzea, goi-ezkerreko izkinan batekoa dagoela, eta karta-segida bat osatzea: irudi bateko Batekotik Erreginara, beste irudi bateko Batekotik Erreginara, hirugarren irudiko Batekotik Erreginara eta azken irudiko Batekotik Erreginara.
Kartak banan-banan mugitu behar dira. Kartak irudi bereko eta maila bat handiagoko karta baten ezkerreko toki hutsera eraman daitezke. Kartak irudi bereko eta maila bat txikiagoko karta baten eskuineko toki hutsera eraman daitezke. Batekoa erreginaren eskuinera edo goi-ezkerreko toki hutsera eraman daiteke. Erregina batekoaren ezkerrera edo behe-eskuineko toki hutsera eraman daiteke.
Bat ere ez
Irudi bereko karta baten aldamenean eta dagokion segidan jarriko dugun karta bakoitzeko, puntu bat.
Gehienezko puntuazioa: 48
Elkarren ondoan leku huts asko egoteak karta-segida luzeak sortzen lagunduko dizu. Saihestu karta bat bi punturen artean etengabe mugitzera eraman zaitzakeen egoeran harrapatuta geratzea.
<<< Previous | Home | Next >>> |
Lady Jane | Monte Carlo |