AisleRiot-en laguntza | ||
---|---|---|
<<< Previous | Next >>> |
Rosanna Yuen-ek idatzia
Karta-sorta mota | Karta-sorta estandarra |
Sorta | Goi-ezkerreko pila. Banatu ondoren geratzen diren kartak hemen jarriko dira. Kartak banatutakoan, gora begira jarriko dira Biltegietan, bakoitzean bat. Sortan bi karta besterik geratzen ez direnean, banatu ondoren biak geratuko dira jokoan parte hartzeko moduan. |
Mahaia | Zazpi pila Sortaren eta Oinarrien azpian. Lehenengo pilan, karta bat egongo da gora begira. Gainerako pilatan, ipini karta bana behera begira. Bigarren pilan, ipini karta bat gora begira, honen hurrengo pilatan kartak behera begira daudela. Horrela jarraitu azken pilan zazpi karta jarri arte. Mahaia beherantz osa daiteke koloreak txandakatuz. Karta-multzoak mugitu egin daitezke. Mahaiko pila hutsak betetzeko, oinarrizko kartaren maila baino bat txikiagoa duen edozein karta edo horrelako karta bat buru duen karta-multzoa erabili behar da. |
Biltegiak | Zazpi pila, eskuinean. Pila bakoitzaren goiko karta dago Mahaian nahiz Oinarri piletan jokoan hasteko moduan. Hemengo toki hutsak betetzeko, Sortako kartak banatu behar dira. |
Oinarriak | Lau pila, goian eta eskuinean. Kartak Mahaian eta Biltegietan banatu ondoren, beste karta bat atera behar da lehenengo Oinarri pilara. Karta hori oinarrizko karta izango da; eta irudiaren arabera osatu beharko da. |
Karta guztiak Oinarri piletara eramatea.
Mahaiko kartak beherantz osatu behar dira, kolorea txandakatuz. Karta-multzoak mugitu egin daitezke. Mahaiko pila hutsak betetzeko, oinarrizko kartaren maila baino bat txikiagoa duen edozein karta edo horrelako karta bat buru duen karta-multzoa erabili behar da.
Biltegietako kartak Sortatik ateratzen dira. Banaketa bakoitzean karta bat jarriko da Biltegi pila bakoitzean.
Biltegi bakoitzaren goiko karta dago beti Mahaian nahiz Oinarri piletan jokoan hasteko moduan. Biltegietan ezin da karta-segidarik egin.
Oinarriak irudiaren arabera osatuko dira oinarrizko kartatik abiatuta. Beste Oinarriak, banatzeko orduan azaldu den lehenengo karta horren maila bereko karta bat jartzen diezunean egongo dira osatzen hasteko moduan. Batekoak Erregeen gainean ipiniko dira, eta bikoak Batekoen gainean. Oinarri piletako kartak atzera erabil daitezke. Karta batean bi aldiz klik eginez gero dagokion Oinarri pilara mugituko da, mugimendu hori posible baldin bada.
Bat ere ez
Oinarri piletan dagoen karta bakoitzeko, puntu bat.
Gehienezko puntuazioa: 52
Zenbat eta gauza bat sakonago egon, orduan eta zailagoa izango da eskuratzea. Ahal duzun guztietan Biltegietan dauden kartak mugitu.
<<< Previous | Home | Next >>> |
Labirintoa | Maze |