AisleRiot-en laguntza | ||
---|---|---|
<<< Previous | Next >>> |
Rosanna Yuen-ek idatzia
Karta-sorta mota | Karta-sorta estandarra |
Sorta | Goi-ezkerreko pila. Kartak Mahaian banatu ondoren geratzen direnak hemen jarriko dira. Mahaia osatu ondoren, kartak toki hutsetan banatuko dira. |
Mahaia | Bost bider bost itxurako mahaia da, toki bakoitzak karta bakarra izan dezake. Jokoaren hasieran karta bat banatuko zaio toki bakoitzari. Leku hutsak betetzeko, kartak eskuinetik ezkerrera eraman daitezke, beheko errenkadan ezkerreren dagoen karta eskuineren dagoen tokira eraman daiteke, eta Sortatik beste edozein leku hutsera Sortan klik egin hutsarekin. |
Karta guztiak desagerraraztea.
Balio bereko karta-bikoteak kendu, baina horretarako elkar ukitzen egon behar dira, horizontalki, bertikalki nahiz diagonalean.
Mahaian pila hutsak agertzen direnean Sortatik karta gehiago banatzen badituzu, toki huts horien eskuinean dauden karta guztiak ezkerrerantz eta errenkada bat gorantz mugituko dira, toki hutsak amaieran utziaz. Leku huts horiek Sortatik banatutako kartez beteko dira.
Bat ere ez
Kendutako karta-bikoteko, bi puntu.
Gehienezko puntuazioa: 52
Kartak banatzen dituzunean Mahaiko kartak nola mugituko diren begiratu. Kasu batzuetan, karta-bikoteak kendu gabe utzita Sortatik banatu ondoren karta-bikote gehiago egitea lortzen da.
<<< Previous | Home | Next >>> |
Maze | Auzokideak |