GNOMEren panelaren eskuliburua | ||
---|---|---|
<<< Previous | Next >>> |
Adibide gisa emandako Panelaren ezkerraldean (ikus Figure 1 in the Section called Paneleko objektuen sarrera) eta Figure 4n dagoen oinatz-ikonoa da Menu nagusia (bai, zuzen zaude, gnome-ren oinatza da). Menu horren bitartez eskuratu ahal izango dituzu GNOMEren eginbide gehienak — aplikazioak, konfigurazio-tresnak, komando-gonbita, Amaitu saioa eta Blokeatu pantaila komandoak, eta abar luze bat. Elementu horietako bat atzitzeko, egin klik Menu nagusia botoian. Menu nagusiaren botoia sakatu ondoren sagua askatu behar duzu, Menu nagusian saguaren bitartez aktibatzen diren beste eginbide batzuk erabili ahal izateko. Adibidez, eskuineko botoiaren bidez irekitzen diren laster-menuak, menutik mahaigainera edo Panelera arrastatu eta jaregitea, eta abar.
Menu nagusiaren hainbat botoi izan ditzakezu Panel desberdinetan, eta guztiak banaka konfigura daitezke.
Oinatzaren ikonoan klik eginda irekitzen den Menu-nagusiaz gainera, Menu orokorra ere eskaintzen dizu GNOMEk. Menu nagusiko komando berberak ditu baina ez dago inongo botoiri lotua. Menu orokorra irekitzeko, egin klik eskuineko botoiaz Paneleko leku huts batean. Menu orokorra irekitzeko beste modu bat, Alt+F1+t+e+k+l+a+k+ +s+a+k+a+t+z+e+a+ +d+a+.+ + + + + + + +(+ + + + + + +Menu orokorra aktibatzeko tekla lehenetsiak aldatu nahi badituzu, Panelaren hobespen orokorrak elkarrizketa-koadroko Hainbat fitxan egin dezakezu.)
Kontuan izan Menu orokorra Menu nagusitik aparte konfiguratzen dela, Panelaren hobespen orokorrak elkarrizketa-koadroko Menua fitxaren bidez.
Menu nagusiaren osagai nagusia Programak azpimenua da, aurretik konfiguratutako azpimenu eta menu-elementuen zerrenda biltzen dituena. GNOMEren aplikazio guztiak aurkituko dituzu bertan, hasi Gnumeric kalkulu-orritik eta Gelaxka Libreen jokoraino, eta baita GNOMErenak ez diren beste hainbat ere, Netscape web arakatzailea eta emacs testu-editorea, besteak beste. Gainera, Programak azpimenuan ondorengo komandoak ere aurkituko dituzu:
Fitxategi-kudeatzailea — GNOMEren fitxategi-kudeatzaile grafikoa abiarazten du.
Laguntza-sistema — GNOMEren Laguntza-arakatzailea abiarazten du. Sisteman instalatuta daukazun dokumentazio gehienerako sarbidea ematen dizu GNOMEren Laguntza-arakatzaileak — GNOMEren dokumentazioaz gain (GNOMEren Erabiltzailearen gida, aplikazioen eskuliburuak, …), beste mota bateko dokumentaziorako sarbidea ere ematen dizu (eskuliburuko orriak, informazio-orriak, …).
Programak azpimenuaz gainera, Menu nagusiak beste azpimenu batzuk eta zenbait komando erabilgarri ere baditu. Konfigurazioaren arabera, beharbada ezingo dituzu denak ikusi. Bestalde, batzuk azpimenu gisa agertuko dira, eta beste batzuk, aldiz, Menu nagusiaren zati gisa, beste zatietatik marra horizontalen bidez bananduta. Hauek dira azpimenu eta komando osagarriak:
Gogokoak. Azpimenu hori jatorriz hutsik egoten da, eta zure gogokoak diren aplikazioak jar ditzakezu bertan, azkar atzitu ahal izateko. Menu hori Menu-editorearen bidez edita dezakezu, Menu nagusian Ezarpenak->Menu-editorea hautatuta. Beste menu bateko edozein elementu ere gehi dezakezu (bereziki Programak menukoak) Gogokoak menuan. Horretarako, egin klik elementuan eskuineko botoiaz eta hautatu Gehitu hau gogokoen menuan.
Applet-ak. Sisteman instalatuta dauzkazun applet guztiak aurkituko dituzu azpimenu honetan. Applet bat hautatzen baduzu, Panelean gehituko da.
KDE menuak. Sisteman instalatuta dauzkazun K Desktop Environment (KDE) menuak erakusten ditu.
AnotherLevel menuak eta Debian menuak. Azpimenu horiek Red Hat Linux-entzat eta Debian GNU/Linux-entzat lehenetsitako aplikazio-menuak erakusten dituzte hurrenez hurren. Banaketa partikularren erabiltzaileei bakarrik agertuko zaizkie.
Panela. Azpimenu hori erabil dezakezu Panelaren propietateak aldatzeko (bai Panel indibidualenak eta baita orokorrarenak ere, hau da, panel guztienak), Panelean objektuak gehitzeko, Panel osoa kentzeko, Panel berria sortzeko, edo Panelaren eskuliburua ikusteko.
Mahaigaina — Azpimenu honek bi elementu ditu: Amaitu saioa, GNOMEren saioa amaitzeko (ikus the Section called Saioa amaitu), eta Blokeatu pantaila (ikus the Section called Pantaila blokeatu).
Exekutatu … — Menu honek Exekutatu programa elkarrizketa-koadroa irekitzen du shell-aren komandoak exekutatzeko (ikus the Section called Exekutatzeko botoia).
Menu nagusiaren konfigurazioa aldatzeko, egin klik eskuineko botoiaz Menu nagusia botoian (Figure 4 in the Section called Menu nagusia) eta hautatu Propietateak … laster-menuan. Menu-propietateak elkarrizketa-koadroa irekiko zaizu. Goian aipatutako Menu nagusiko azpimenu bakoitza ( Programak, Gogokoak, …) nola agertzea nahi duzun aukera dezakezu: Menu nagusiaren zati gisa, azpimenu gisa, edo inola ere ez.
Gogokoak azpimenuaren edukia ere edita dezakezu (edo, sistema-administratzailea bazara, baita Programak azpimenuarena ere) GNOMEren menu-editorearen bidez. Editore hori abiarazteko, egin klik eskuineko botoiaz Menu nagusia botoian eta hautatu Editatu menuak …. Bestela, GNOMEren menu-editorea abiaraz dezakezu Menu nagusian bertan Programak->Ezarpenak->Menu editorea hautatuz.
<<< Previous | Home | Next >>> |
Panelaren oinarrizko ezaugarriak | Menus |