GNOMEren panelaren eskuliburua | ||
---|---|---|
<<< Previous | Next >>> |
the Section called Panelaren hobespen orokorrak sailean azaldutako panel-propietate orokorrez gain, propietate batzuk indibidualki konfigura daitezke Panel bakoitzarentzat. Horien artean Panel-mota (ertzekoa, lerrokatua, lerragarria, mugikorra), tamaina, kokalekua, atzeko planoaren kolorea eta ezkutatzeko hobespenak. Panel batean propietate horiek aldatzeko, egin klik eskuineko botoiaz eta hautatu Panela->Propietateak. Halaber, Menu nagusiaren botoia sakatu eta Panela->Propietateak hauta dezakezu.
Propietateak azpimenuan, Propietate guztiak... hauta dezakezu Panel-propietateak elkarrizketa irekitzeko. Elkarrizketa hau erabiltzen ohituta bazaude, propietateetako batzuk bizkorrago aldatu ahal izango dituzu — Panelaren tamaina edo mota, esate baterako — Propietateak menuan elementu egokia hautatuz.
Panel-propietateak elkarrizketa-koadroak bi fitxa ditu Panel aktiboaren propietateak ezartzen laguntzeko: Ertzeko panela (edo Lerrokatua, … - zure Panel-motaren arabera) eta Atzeko planoa. Bi fitxa horiek ondoren azaltzen dira.
Panelaren kokalekua — Panelak pantailan duen kokalekua aldatzeko. Ertzeko panelean, ertz bat zehaztu behar duzu (Goikoa, Eskuinekoa, Ezkerrekoa edo Behekoa). Panel lerrokatuan, ertz bat eta ertzaren muturretako bat edo erdialdea zehaztu behar dituzu. Panel lerragarrian, ertza eta izkinetako batetik dagoen tartea zehaztu behar dituzu (pixeletan). Azkenik, Panel mugikorraren kasuan, Panelaren orientazioa (horizontala edo bertikala) eta ezkerreko goiko izkinaren kokalekua (pantailaren ezkerreko goiko izkinari buruz eta pixeletan neurtua) zehaztu behar dituzu.
Panela kokalekuz aldatuko da Aplikatu edo Ados botoia sakatzen duzunean.
Panela eskuz aldatu lekuz | |
---|---|
Panelaren posizioa saguaren erdiko botoiaz kokaleku berrira arrastatuz ere alda dezakezu. |
Panelaren tamaina — Hemen Panelaren zabalera aukera dezakezu. Lehenetsitako tamaina 48 pixelekoa da, GNOMEk ikonoentzat erabiltzen duen tamaina lehenetsi bera. Bereizmen txikiko pantaila duten erabiltzaileek Panelaren tamaina murriztu nahi izango dute agian, pantailan leku gehiago izateko; bereizmen handiko pantailen erabiltzaileak, berriz, Panela handiagoak erabiltzen saia daitezke.
Panelaren tamaina aldatzen denean, Panel horretako ikono guztien tamaina ere automatikoki aldatzen da, eta ondorioz kalitatea nolabait gal daiteke. Halaber, Paneleko applet guztiek ere tamaina egokituko beharko dute. Applet gehienek hala egingo dute; dena den, applet batzuek eskakizun hori betetzen ez badute, Panela bera aldatuko da tamainaz, applet guztiak doitu ahal izateko.
Ezkutatzea — Sail honetan, Gaitu autoezkutatzea aukera ezar dezakezu — hautatzen baduzu, Panela automatikoki ezkutatuko da sagua Panelaren gainean ez dagoenean. Autoezkutatzeko parametroak Hobespen orokorren elkarrizketa-koadroan konfigura daitezke. Autoezkutatzea aukeratzen baduzu, beharbada autoezkutatzeko botoiak ere desgaitu nahi izango dituzu. Halaber, ezkutatzeko botoietako gezien grafikoak desgaitu ditzakezu.
Aukera hauen bidez Panelaren beraren atzeko planoa alda dezakezu. Nahi baduzu, atzeko plano Estandarra, Pixmap-a, edo Kolorezkoa aukera dezakezu. Panelaren itxura estandarra unean erabiltzen ari zaren GTK gaiak (GTK gaia GNOMEren kontrol-zentroan konfigura dezakezu) erabakitzen du. Pixmap aukerarekin Panelean mosaiko gisa edo eskalan erakusteko irudi bat hauta dezakezu. Kolorea aukerak Panelaren atzeko planorako kolore bat zehazten du.
Erabiltzeko kolorea — Panelaerako kolore bat aukeratzen baduzu, zein kolore erabili zehazteko elkarrizketa bat irekiko du botoi honek.
Irudia — Pixmap bat eduki nahi baduzu Panelaren atzeko planoan, elkarrizketaren atal honetan zein irudi erabili aukeratu ahal izango duzu. Arakatu botoia sakatuz gero, erabili nahi duzun fitxategia bilatu ahal izango duzu. Uneko fitxategi-izena botoi honen ezkerraldean ageri da. Goiko leihoak atzeko plano horren aurrebista erakusten dizu.
Irudiak arrastatu eta jaregin | |
---|---|
Panelaren atzeko planoa aldatzeko modu erraza GNOMEren fitxategi-kudeatzailetik Panelera irudi-fitxategi bat arrastatu eta jaregitea da. Paneleko atzeko planoan automatikoki jarriko da irudi hori. |
Ez jarri irudia eskalan egokitzeko — Botoi hau hautatuz gero, atzeko planoko irudia mosaiko bihurtuko da Panela estaltzeko, eskalan jarri ordez.
Jarri eskalan irudia (gorde proportzioak) — Botoi hau hautatuz gero, atzeko planoko irudia ahalik eta gehien egokituko da irudiaren proportzioak gordez, eta gero eskalan jarritako irudia Panelaren atzeko planoa estaltzeko erabiliko da.
Tiratu irudia (aldatu proportzioak) — Botoi hau hautatzen bada, atzeko planoko irudia bi dimentsioetan egokituko da Panelaren tamaina osoa hartzeko.
Biratu irudia panel bertikaletan — Botoi hau hautatzen bada, irudia biratu egingo da Panelaren orientazioa (horizontala/bertikala) aldatzen duzunean.
<<< Previous | Home | Next >>> |
Panelaren hobespen orokorrak | Uneko akatsak eta mugak |