GNOME Terminalaren erabiltzailearen gida | ||
---|---|---|
<<< Previous | Next >>> |
--background KOLOREA
Abioan terminalaren atzeko planoaren kolorea zehazteko erabiltzen da. KOLOREA zure leiho-sistemak onartutako edozein forma izan daiteke.
--tclass KLASEIZENA
Abioan terminala konfiguratzeko erabiliko den terminal-klasea zehazten du.
--command KMD, -e KMD
KMD komandoa exekutatzen du abioan.
--execute KMD ARG, -x KMD ARG
KMD komandoa exekutatzen du abioan ARG argumentuekin. Hortik aurrera, terminalak ez du argumenturik prozesatuko. Jokabide honek xterm -e aginduaren jokabidea imitatzen du.
--font LETRATIPOA
Terminalaren letra-tipoa LETRATIPOAn ezartzen du
--foreground KOLOREA
Terminalaren aurreko planoan KOLOREA ezartzen du .
--geometry GEOMETRIA
Terminal honen abioko geometria zehazten du. Geometriak terminal-karaktereen zabalera eta altuera zehazten ditu. Adibidez, --geometry=80x40 zehatuz gero, laurogei zutabe bider berrogei lerroko terminala sortuko du. Terminal-leihoak pantailan izango duen kokalekua ere zehaztu dezakezu, adibidez, --geometry=80x40+100+200 ezarrita sortuko den leihoak, pantailaren goi-ezkerreko izkinatik 100 pixel eskuinerago eta 200 pixel beherago izango du goi-ezkerreko izkina, eta --geometry=80x40+100-200 zehaztuta sortuko denak, berriz, pantailaren behe-ezkerreko izkinatik 100 pixel eskuinerago eta 200 pixel gorago izango du behe-ezkerreko izkina.
--login
GNOME Terminalaak saio-hasierako moduan abiaraziko du shell-a (saio-hasierako script guztiak exekutatuko ditu modu horretan).
--nologin
GNOME Terminalaak shell bat soilik abiaraziko du, saio-hasierako script-ik exekutatu gabe. Hori da lehenetsia, baldin eta ez baduzu Erabili --login lehenespenez hautatu hobespenen elkarrizketa-koadroan.
--noutmp
Terminal hau eta asoziatutako shell-a ez dira erregistratuko ordenagailuan saioa hasita duten erabiltzaileen sistemako datu-basean.
--utmp
Terminal hau ordenagailuan saioa hasita duten erabiltzaileen sistemako datu-basean (utmp datu-basean) erregistratzea nahi du erabiltzaileak. Hau da aukera lehenetsia.
--lastlog
Beti lastlog sarrera bat sortzen du terminalaren saio-hasiera bakoitzeko.
--nolastlog
Ez du sortzen lastlog sarrerarik terminalaren saio-hasiera bakoitzeko.
--title TITULUA, -t TITULUA
GNOME Terminalaak TITULUA erabiliko du leihoaren epigrafe edo titulu gisa.
--termname TERMIZENA
GNOME Terminalaak TERMIZENA erabiliko du TERMen ingurune-aldagaiaren balio gisa.
--start-factory-server
Terminal honetan TerminalFactory zerbitzua abiarazten saiatzen da (ikus behean).
--use-factory
Terminal-prozesu bat jadanik abiatuta badago --start-factory-server aukerarekin, gnome-terminal --use-factory komandoa exekutatzean terminal-leiho berri bat sortuko da lehendik dagoen terminal-prozesuaren jabetzakoa. Bestela esanda, lehendik dagoen terminalean Fitxategia->Terminal berria aukeratzearen ondorio bera izango du.
TerminalFactory exekutatzen ari ez bada, aukera honek ez du eraginik.
Aukera bat baino gehiago ezar dezakezu batera: adibidez, Lynx testuan oinarritutako web arakatzailea instalatuta duen makina batean, gnome-terminal --title Web --command lynx komandoak GNOME Terminala bat irekiko du, Lynx abiarazten duena eta titulu-barran "Web" jartzen duena.
<<< Previous | Home | Next >>> |
Terminal-klaseak | Ingurunea |