GNOME Terminalaren erabiltzailearen gida | ||
---|---|---|
<<< Previous | Next >>> |
Aukera konfiguragarriak hobespenen elkarrizketa-koadroaren bidez konfigura daitezke. Ezarpenak menuko Hobespenak menu-elementua hautatuta irekitzen da koadro hori.
Aukera gehienek azalpen handirik behar ez badute ere, batzuk zehatzago aztertzen dira behean.
Uneko konfigurazioaren edo terminalaren klasea ezartzen du. Informazio gehiago nahi izanez gero, ikus klaseak.
Aukera hau hautatzen bada, GNOME Terminalaak saio-hasierako moduan abiaraziko du shell-a (saio-hasierako script guztiak exekutatuko ditu modu honetan). Ikus --login eta --nologin komando-lerroko aukerei buruzko informazioa.
'Hitz-karaktere'tzat hartu behar diren karaktereen (edo karaktere-klaseen) zerrenda definitzen du. Testua hitzez hitz hautatzean erabiltzen dira
Irudia fitxan, terminalean erabiliko den atzeko planoko irudia ezar dezakezu. Hauek dira aukerak
Bat ere ez — kasu honetan, Koloreak fitxan ezarritako kolorea erabiliko du atzeko planoan GNOME Terminalaak
Atzeko planoko pixmap-a — irudi-fitxategi bat aukera dezakezu atzeko planoan erabiltzeko. Irudi-fitxategia aukeratzeko, egin klik Arakatu botoian.
Gardena — aukera honekin atzeko plano "gardena" erabiliko du GNOME Terminalaak. Ez da benetan gardena: Mahaigaineko atzeko planoaren itxura hartzen du, kameleoi batek egingo lukeen moduan. Ez espero izan beste leihorik ikusiko duzunik GNOME Terminalaean zehar, ordea.
Pixmap eta Gardena atzeko planoetarako, Itzaleztatu atzeko planoa botoia ere erabil dezakezu, atzeko planoko irudia "itzaleztatu" edo "moteltzeko".
Gnome terminalak erabat onartzen ditu xterm-en kolore-hedapenak. Koloreak fitxaren bidez kolore horiek kontrolatuko dituzu.
Aplikazio batzuk gai dira terminalaren kolore-gaitasunak erabiltzeko. Aplikazioaren eta terminalaren arteko elkarreragina konfiguratzeko modua aplikazioak hamasei koloretatik (ANSI koloreak) bat eskatu ahal izatea da, hala nola "urdina" edo "gorri bizia": adibidez, mutt posta-irakurleak kolore gorria erabil dezake presa handia duten mezuak erakusteko. Dena den, terminalak erabakiko du "gorri bizia"ri edo "urdina"ri emango dion ñabardura zehatza. Hamasei koloreko multzo honi paleta edo "kolore-eskema" deitzen zaio.
GNOME Terminalaak lau kolore-eskema onartzen ditu: Linux kontsolaren eskema, Xterm kolorearen eskema, rxvt kolore-eskema, eta erabat pertsonalizagarria den kolore-eskema. Badituzte desberdintasun txiki batzuk: adibidez, Linux kontsolak gris argia erabiltzen du "zuria"ren ordez, eta rxvt-k berriz, benetako zuria.
Pertsonalizatua aukera hautatu baduzu, 16 koloreak (nominalki 8 kolore eta 8 kolore bizi) pertsonalizatu ahal izango dituzu, kolorea hautatzeko botoietan klik eginez.
Hemen terminalaren aurreko eta atzeko planoko kolore lehenetsiak ezar ditzakezu; GNOME Terminalaean exekutatzen den aplikazioak kolorerik behar ez duenean erabiltzen dira.
Aukera hauek daude erabilgarri: zuria beltzaren gainean, beltza zuriaren gainean, berdea beltzaren gainean, beltza hori argiaren gainean, eta pertsonalizatua. Zuria beltzaren gainean edo beltza zuriaren gainean aukeratzen denean, zuriaren eta beltzaren benetako itxura aldatu egingo da hautatutako paletaren arabera. Pertsonalizatuak aurreko eta atzeko planoetako kolore lehenetsiak paletatik banaka hautatzeko aukera ematen dizu.
Gainera, erabiltzaileak kolore bat arrasta dezake GNOMEren kolore-hautatzaile edo kolore-iturburu bateko kolore-gurpilaren behe aldeko laukizuzenetik eta terminalean jaregin. Erabiltzaileak kolorea hutsune batean jaregiten badu, atzeko planoa ezarriko du; karaktere bat daukan gelaxka batean jaregiten badu, aurreko planoa aldatuko du. Horrek, era berean, aurreko/atzeko planoaren mota Kolore pertsonalizatuakera automatikoki aldatuko du, eta aurreko edo atzeko planoaren kolore pertsonalizatua ezarriko du.
Fitxa honetan korritze-barraren kokalekua ezar dezakezu, eta korritzeko memorian gorde beharreko lerro-kopurua.
<<< Previous | Home | Next >>> |
Menuak | Saguaren erabilera |