Whitehead

Rosanna Yuen-ek idatzia

Konfigurazioa

Xedea

Karta guztiak Oinarri piletara eramatea.

Arauak

Mahaiko kartak beherantz osatzen dira, kolorearen arabera. Segidan dauden eta irudi berekoak diren karten multzoak batera mugi daitezke. Mahaiko pila hutsak edozein kartaz edo karta-segidaz bete daitezke.

Kartak banan-banan iraultzen dira Sortatik Hondarrera. Hondarreko goiko karta jokorako prest dago. Ezin da berriro banatu.

Oinarriak gorantz osatu behar dira, irudiaren arabera eta Batekotik Erregera. Oinarri piletako kartak atzera erabil daitezke. Karta batean bi aldiz klik eginez gero dagokion Oinarri pilara mugituko da, mugimendu hori posible baldin bada.

Aukerak

Bat ere ez

Puntuak

Oinarri piletan dagoen karta bakoitzeko, puntu bat.

Gehienezko puntuazioa: 52

Estrategia

Mahaian toki hutsak izatea oso abantaila erosoa da joko honetan. Oso ideia ona izaten da benetan behar dituzun arte ez betetzea.