AisleRiot-en laguntza | ||
---|---|---|
<<< Previous | Next >>> |
Rosanna Yuen-ek idatzia
Karta-sorta mota | Karta-sorta estandarra |
Sorta | Goi-ezkerreko pila. Kartak Mahaian banatu ondoren geratzen direnak hemen jarriko dira. Kartak banan-banan irauliko dira Hondarrera. Ezingo da atzera banatu. |
Hondarra | Sortatik osatuko da. Goiko karta jokoan erabiltzeko prest dago. |
Oinarriak | Lau pila, goi-eskuinean. Irudiaren arabera eta gorantz osatu behar dira Batekotik Erregera. |
Mahaia | Hiru kartako hamar pila. Azken errenkadako karta gora begira dute. |
Karta guztiak Oinarri piletara eramatea.
Mahaiko kartak beherantz osatu behar dira, kolorea txandakatuz. Pila bakoitzaren goiko karta edo gora begira dagoen karta-multzo osoa dago jokorako prest. Pila hutsak edozein karta edo karta-segida erabilgarriz bete daitezke.
Oinarriak gorantz osatu behar dira, irudiaren arabera eta Batekotik Erregera. Oinarri piletako kartak ezin dira atzera erabili.
Kartak banan-banan iraultzen dira Sortatik Hondarrera. Hondarrak goian duen karta beti dago jokoan erabilgarri. Ezin da berriro banatu.
Bat ere ez
Oinarri piletara eramandako karta bakoitzeko, puntu bat.
Gehienezko puntuazioa: 52
Kontuz ibili beharko dira diru-apustua egin dutenak. Arriskuan bizi dira. Ahal duzuen edozein mugimendu egin, dena zortearen arabera dago eta.
<<< Previous | Home | Next >>> |
Valentine | Whitehead |