AisleRiot-en laguntza | ||
---|---|---|
<<< Previous | Next >>> |
Rosanna Yuen-ek idatzia
Karta-sorta mota | Karta-sorta estandarra |
Oinarriak | Lau pila, goialdean. Oinarriak gorantz osatu behar dira, irudiaren eta segidaren arabera Batekotik Erregera. |
Biltegiak | Zazpi pila, eskuinean. Hasteko, Biltegi pila bakoitzean karta bat ipini gora begira. Biltegiak ez dira eraikitzen. Biltegi pila hutsak ezin dira bete. |
Mahaia | Bederatzi pila. Lehenengoan bederatzi karta, bigarrenean zortzi, eta horrela, azkeneko pilan karta bakarra egon arte. Karta horiek behera begira banatu behar dira. Pila bakoitzaren goiko karta gora begira jarriko da. |
Karta guztiak Oinarri piletara eramatea.
Mahaiko kartak beherantz osatu behar dira, kolorea txandakatuz. Mahaiko toki hutsak edozein kartaz edo karta-segidaz bete daitezke.
Biltegietako kartak Mahaian edo Oinarrietan erabil daitezke. Biltegi pila hutsak ezin dira bete.
Oinarriak gorantz osatu behar dira, irudiaren arabera eta Batekotik Erregera. Oinarri piletako kartak atzera erabil daitezke.
Bat ere ez
Oinarri piletan dagoen karta bakoitzeko, puntu bat.
Gehienezko puntuazioa: 52
Gogoan izan edozein karta jar daitekeela Mahaiko toki huts batean. Joko honetan, karta berriak erakusteak du lehentasuna.
<<< Previous | Home | Next >>> |
Kansas | Klondike |