AisleRiot-en laguntza | ||
---|---|---|
<<< Previous | Next >>> |
Rosanna Yuen-ek idatzia
Karta-sorta mota | Karta-sorta estandarra |
Sorta | Goi-ezkerreko pila. Kartak Mahaian banatu ondoren geratzen direnak hemen jarriko dira. Kartak banan-banan irauliko dira Hondarrera. Ezingo da atzera banatu. |
Hondarra | Sortatik osatuko da. Goiko karta jokoan erabiltzeko prest dago. |
Oinarriak | Lau pila, goi-eskuinean. Hasteko, lehenengo Oinarri pilan karta bat banatu. Beste Oinarri pilak oinarrizko karta horren maila bereko beste hiru kartez hasi behar dira. Lau pilak gorantz osatu behar dira, segidaren arabera. |
Biltegia | Sortaren azpiko pila. Hasteko, banatu hemen hamabi karta. Goiko karta Mahaian edo Oinarri piletan jokatzeko prest dago. |
Mahaia | Hiru pila, behe-eskuinean. Hasteko, pila bakoitzean karta bat banatu. Pilak beherantz osa daitezke, irudiei erreparatu gabe. Toki hutsak automatikoki beteko dira Biltegietatik. Biltegia hustutakoan, Mahaiko toki hutsak Hondarretik bete ditzakezu, nahi baduzu. |
Karta guztiak Oinarri piletara eramatea.
Mahaiko kartak beherantz osatzen dira, irudiari erreparatu gabe. Karta-multzoak mugi daitezke. Mahaian leku bat hutsik geratzen denean, automatikoki beteko da Biltegitik. Biltegia hutsik badago, hutsik dagoen leku hori Hondarraren goiko kartaz nahi duzunean bete dezakezu.
Kartak banan-banan iraultzen dira Sortatik Hondarrera. Goiko karta jokoan erabiltzeko prest dago. Ezin da berriro banatu.
Oinarri pilak gorantz osatu behar dira, irudiaren arabera eta oinarrizko kartatik hasita (hau da, lehenengo Oinarrian banatutako kartatik hasita). Oinarrizko kartaren maila bereko beste bat Oinarri pila huts batean jartzen denean hasiko dira beste Oinarriak. Batekoak Erregeen gainean ipini behar dira, eta bikoak Batekoen gainean. Oinarrietako kartak ezin dira berriro erabili. Karta batean bi aldiz klik eginez gero dagokion Oinarri pilara mugituko da, mugimendu hori posible baldin bada.
Bat ere ez
Oinarri piletan dagoen karta bakoitzeko, puntu bat.
Gehienezko puntuazioa: 52
Ezin zara txatartegian bila ibili. Autoa hondakinen artean azpiratzen baduzu, ezingo duzu eskuratu. Hondarretik Mahaira ahalik eta karta gehien mugitzen saiatu.
<<< Previous | Home | Next >>> |
Jumbo | Errege Alberto |