Igogailua

Rosanna Yuen-ek idatzia

Konfigurazioa

Karta-sorta motaKarta-sorta estandarra
SortaGoi-ezkerreko pila. Kartak Mahaian banatu ondoren geratzen direnak hemen jarriko dira. Kartak banan-banan irauliko dira Hondarrera. Ezingo da atzera banatu.
HondarraSortatik osatuko da.
MahaiaZazpi errenkada osatu behar dira. Lehenengoan karta bakarra ipini, behera begira; bigarrenean bi karta, goikoa erdi-estaltzen dutela; hirugarrenean hiru, eta horrela piramidea osatu arte. Azken errenkadari buelta eman.

Xedea

Karta guztiak Hondarrera eramatea.

Arauak

Piramidean bistan dauden karta guztiak jokorako prest daude. Karta erabilgarri horiek erabiliz, ahal duzunean Hondarra osatzen joan, horretarako Hondarraren gaineko kartaren maila baino bat gehiago edo bat gutxiago duen kartarekin hasita Batekoak Erregeen gainean edo Bikoen azpian egon daitezke.

Kartak banan-banan iraultzen dira Sortatik Hondarrera. Ezin da berriro banatu.

Aukerak

Bat ere ez

Puntuak

Piramidetik kendutako karta bakoitzeko, puntu bat.

Gehienezko puntuazioa: 28

Estrategia

Piramideak oinarri sendoa behar izaten du. Kendu lehenengo kartarik txikienak, eta saiatu beti ahal den karta gehien bistaratzen.