AisleRiot-en laguntza | ||
---|---|---|
<<< Previous | Next >>> |
Rosanna Yuen-ek idatzia
Karta-sorta mota | Karta-sorta estandarra |
Oinarriak | Lau pila, ezkerrean. Batekotik Erregera eta irudiaren arabera osatu behar dira. |
Biltegiak | Zortzi pila, goian. Biltegi bakoitzak karta bakarra izan dezake. Lehenengo lau Biltegietan karta bana agertuko da jokoaren hasieran. |
Mahaia | Zortzi pila, Biltegien azpian. Kartak gora begira banatuko dira Mahaian, eta toki bakoitzean sei karta egongo dira. |
Karta guztiak Oinarri piletara eramatea.
Mahaia beherantz eta irudiaren arabera osatzen da. Goiko karta edo karta-segida bakarrik mugi daiteke. Karta-segida bat mugitu ahal izateko, segidako karta-kopurua hutsik dauden Biltegi guneen kopurua gehi bat baino gutxiago edo berdina izan behar da. Mahaian hutsik dauden guneak Errege batez edo Erregea buru duen segida batez bakarrik bete daitezke.
Oinarriak gorantz bete behar dira irudiaren arabera eta Batekotik Erregera. Oinarrietako kartak teknikoki jokoan jarraitzen duten arren, ez du inolako zentzurik karta horiekin jokatzen jarraitzea, ez dute ezertarako balio eta.
Mahaian bistan dagoen edozein karta jar daiteke Biltegi gune huts batean. Karta horiek atzera Mahaira ekartzeko moduan edo Oinarri pila batera eramateko moduan daude.
Bat ere ez
Oinarri pilan jarritako karta bakoitzeko, puntu bat.
Gehienezko puntuazioa: 52
Kartak ahal bezain laster eraman Oinarri piletara. Inguruan uzten badituzu, mugimendua oztopatu besterik ez dute egingo.
<<< Previous | Home | Next >>> |
Easthaven | Igogailua |