AisleRiot-en laguntza | ||
---|---|---|
<<< Previous | Next >>> |
Rosanna Yuen-ek idatzia
Karta-sorta mota | Karta-sorta estandarra |
Sorta | Goi-ezkerreko pila. Banatu ondoren geratzen diren kartak hemen jarriko dira. Kartak banan-banan irauliko dira Hondarrera. Bi aldiz banatuko da. |
Hondarra | Sortaren eskuinean. Sortatik osatuko da. Goiko karta jokoan erabiltzeko moduan egongo da. |
Biltegiak | Zazpi pila, arku-itxura eratzen dutela (U alderantziz) eskuinean. Pila bakoitzean karta bat banatu gora begira. Banaketa honetan Errege bat agertzen bada, kendu Erregea eta ipini sortaren azpialdean. Banatu beste karta bat pila horretan. Biltegi pila bakoitzak karta bakarra izan dezake. Biltegi pila bat hutsik baldin badago, automatikoki beteko da Hondarretik, eta Hondarra hutsik badago, Sortatik. Hasierako banaketa bukatu ondoren, Biltegietakoren batean Errege bat agertzen bada, pila hori blokeatuta geratuko da Erregea mugitu ezin delako. |
Oinarria | Pila bat, Biltegien azpiko errenkadan erdian dagoen pila. Jatorrizko kartatik hasita, bikoiztuz osatu behar da irudiari edo koloreari erreparatu gabe. |
Karta guztiak Oinarrira eramatea.
Karta bat Oinarrian jarri ahal izateko, oinarriaren gainean une horretan dagoen kartaren balioaren bikoitza izan behar du. Txankak eta Erreginak hamaika eta hamabi balio dute, hurrenez hurren. Bikoiztutako zenbakia hamahiru baino handiagoa bada, kendu hamahiru eta behar duzun kartaren balioa lortuko duzu. Hona hemen seriea:
B, 2, 4, 8, 3, 6, Erreg, Tx, 9, 5, 10, 7, errepikatu...
Kartak banan-banan iraultzen dira Sortatik Hondarrera. Sorta hustutakoan, eraman atzera Hondarreko karta guztiak Sortara, duten ordena errespetatuta. Karta-sortara hirutan itzul zaitezke.
Bat ere ez
Oinarri pilako karta bakoitzeko, puntu bat.
Gehienezko puntuazioa: 48
Erregerik gabe, ezinezkoa da errege-hiltzaile izatea. Saihets itzazu.
<<< Previous | Home | Next >>> |
Erronboen meategia | Arrano-hegalak |