AisleRiot-en laguntza | ||
---|---|---|
<<< Previous | Next >>> |
Rosanna Yuen-ek idatzia
Karta-sorta mota | Karta-sorta estandarra |
Oinarria | Pila bat, goialdean. Erronboen arabera osatu, zuk nahi duzun erronbo-kartatik abiatuta. |
Mahaia | Hamahiru pila. Pila bakoitzean hiru karta behera begira banatu, eta karta bat, gora begira. |
Erronbo guztiak Oinarrira eramatea, eta gainerako karta guztiak Mahaian, Batekotik hasita eta irudiaren arabera eta segidan jartzea.
Kartak (erronbo-kartak ez, besteak) beherantz osa daitezke, segidan eta irudiari erreparatu gabe. Karta-segidak unitate gisa mugi daitezke. Toki hutsak edozein kartaz (erronboak aparte utzita) edo karta-segidaz bete daitezke.
Erronbo-kartak ezin dira mugitu Oinarrian jartzeko ez bada. Erronboen Oinarria gorantz osatu behar da segidaren arabera, baina nahi duzun zenbakitik hasita.
Bat ere ez
Oinarrian ipinitako erronbo bakoitzeko, kartak duen zenbakiak adieraziko ditu irabazitako puntuak: Batekoak bat balio du, Txankak hamaika, Erreginak hamabi eta Erregeak hamahiru.
Mahai gainean Batekotik Erregera irudiaren arabera osatutako segida bakoitzak hiru puntu balio ditu.
Gehienezko puntuazioa: 100
Meategiko lana gogorra da. Kontuan izan erronbo-karta guztiek ez dutela berdin balio. Ez ahaztu dena garbi uztea eta beste sortak ordenan jartzea.
<<< Previous | Home | Next >>> |
Estali | Bikoitza |