AisleRiot-en laguntza | ||
---|---|---|
<<< Previous | Next >>> |
Rosanna Yuen-ek idatzia
Karta-sorta mota | Karta-sorta estandarra |
Sorta | Jokoaren hasieran karta guztiak Sortan egongo dira. Kartak banan-banan irauliko dira Hondarrera. Ezingo da atzera banatu. |
Hondarra | Sortatik osatuko da. Karta bakarra izan dezake, Mahaira berehala eraman beharrekoa. |
Mahaia | Lau bider lau dimentsioko sarea; gune bakoitzean karta bat izan dezake. Erregeak ertzeko gunean baino ezin dira ipini. Erreginak lehenengo eta azkeneko errenkadetan dauden erdiko bi lekuetan baino ezin dira ipini. Txankak lehenengo eta azkeneko zutabeetan dauden erdiko bi lekuetan baino ezin dira ipini. |
Irudidun kartak ez (Txankak, Erreginak eta Erregeak) beste guztiak desagerraraztea. Irabazteko, Mahaiak itxura hau lortu behar du --
-- eta Sorta eta Hondarra hutsik egon behar dira. Irudiari ez zaio erreparatu behar.
Jokoak bi fase ditu. Bi faseen artean aldatu, jokoa irabazi edo galdu arte. Lehenengoarekin hasi Mahaia erabat bete arte. Orduan, bigarren fasera aldatu. Kontuan hartu ezingo zarela bigarren fasearekin hasi Mahaia erabat beteta egon arte. Hala ere, edozein unetan itzuli ahal izango zara lehenengora, baina kontuan izan ezingo zarela bigarrenera joan mahaia berriz bete arte. Arau honek salbuespen bat du, sorta eta hondarra hutsik egotea, alegia.
Lehenengo fasea -- Egin klik Sortan horko karta bat Hondar pila hutsera ateratzeko. Karta
Erregea bada: Lau ertzetako gune hutsetako batean ipini.
Erregina bada: Goiko edo beheko errenkadetan hutsik dauden erdiko bi guneetako batean ipini.
Txanka bada: Ezkerreko edo eskuineko zutabeetan hutsik dauden erdiko bi guneetako edozeinetan ipini.
beste edozer bada: Hutsik dagoen gune batean ipini.
Bigarren fasea -- Kendu hamarrekoak gainean klik eginez. 10 batzen duten bikoteak kendu, kartetako bat kidearen gainera arrastatuz.
Jokoa galduta egongo da irudidun karta bat gune egokian ipini ezinda geratu bada, edo gune guztiak beteta daudelako beste kartarik mugitu ezin bada.
Bat ere ez
Mugitutako karta bakoitzak puntu bat balio du.
Gehienezko puntuazioa: 40
Erdian beti da seguruagoa. Jokoaren lehenengo fasean zehar, erdian banatu ertzetara joan aurretik. Bikoteren bat osa daitekeela iruditzen bazaizu ipini karta hori ertzean, jokoaren bigarren fasean ertzetan gune huts gehiago izateko.
<<< Previous | Home | Next >>> |
Bristol | Canfield |