AisleRiot-en laguntza | ||
---|---|---|
<<< Previous | Next >>> |
Rosanna Yuen-ek idatzia
Karta-sorta mota | Karta-sorta estandarra |
Sorta | Goi-ezkerreko pila. Kartak mahaian banatu ondoren geratzen direnak hemen jarriko dira. Ezin da berriro banatu. |
Biltegiak | Hiru pila Sortaren eskuinean. Sortan klik egiten duzun bakoitzean, sortako karta bat joango da Biltegi bakoitzera. |
Oinarriak | Lau pila goi-eskuinean. Oinarriak gorantz osatzen dira, segidan eta irudiari erreparatu gabe. |
Mahaia | Zortzi pila, bakoitzean hiru karta gora begira |
Karta guztiak Oinarri piletara eramatea.
Mahaiko kartak beherantz osatzen dira, irudiari erreparatu gabe. Kartak banan-banan mugitu behar dira. Mahaiko pila bat hustuz gero, ezingo da gero bete.
Banaketa bakoitzean, Sortatik karta bana jarriko da gora begira Biltegietan. Biltegi bakoitzak goian duen karta erabil daiteke jokoan. Biltegiak hustu ondoren ezingo dira atzera bete Sortatik kartak banatu arte.
Oinarriak gorantz osatzen dira, irudiari jaramon egin gabe eta Batekotik Erregera. Oinarri piletako kartak ezin dira atzera erabili.
Bat ere ez
Oinarri pilako karta bakoitzeko, puntu bat.
Gehienezko puntuazioa: 52
Ez begira atzera. Atzeranzko hurrenkeran blokeatu diren kartak ahalik eta lasterren mugitu behar dira. Biltegietatik Mahaira ahalik eta karta gehien mugitu, Erregeak mugitzea zaila izango zaizu eta.
<<< Previous | Home | Next >>> |
Gaztelu setiatua | Camelot |