GNOMEren panelaren eskuliburua | ||
---|---|---|
<<< Previous | Next >>> |
Abiarazleak Panelean agertzen diren botoiak dira, eta botoi horietakoren batean klik egiten duzunean, aplikazio bat abiaraziko da edo komando bat exekutatuko da. Abiarazleak edozein ikono erabil dezake eta pertsonalizatutako argibidea izaten du abiarazlearen gainetik kurtsorea pasatzean mezu bat erakusteko.
Abiarazlearen propietateak alda ditzakezu, ikonoa eta izena esaterako, abiarazlean eskuineko botoiaz klik eginez eta Propietateak... hautatuz laster-menuan. Abiarazlearen propietateak elkarrizketa-koadroa irekiko da,Figure 7n ikusten den bezala. Antzeko elkarrizketa-koadroa erabiltzen da abiarazle berriak sortzeko (ikus the Section called Objektuak panelari gehitu). Kontuan izan GNOMEk bere baitan ez dituela desberdintzen menu-elementuak eta abiarazleak: gauza beraren adierazpen desberdinak baino ez dira. Edozein menu-elementu jar dezakezu Panelean, eta abiarazle gisa azalduko da. Hori horrela izanik, jarraian datorren informazioak berdin balio du abiarazleentzat zein menu-elementuentzat.
Abiarazlearen propietateen elkarrizketa-koadroak bi fitxa ditu: Oinarrizkoa eta Aurreratua. Oinarrizkoa fitxan honakoak ezar ditzakezu:
Izena — aplikazioaren izena da, adibidez, GNOMEren terminala. Izen hori erabiliko da gero abiarazlea menu batean jartzen duzunean.
Iruzkina — aplikazioak egiten duenaren azalpen laburra da; adibidez, Terminala emulatzeko programa. Argibideetan erabiltzen da.
Komandoa — aplikazioa exekutatzen duen komandoa; adibidez, gnome-terminal.
Mota — normalean Aplikazioa izan beharko luke; ez aldatu, baldin eta aplikazio-abiarazlea ez den beste zerbait sortu nahi ez baduzu.
Ikonoa — Panelean abiarazlea irudikatzen duen ikonoa da hau. Ez bada ikonorik zehazten, lehenetsitakoa erabiliko da. Ikonoa aldatzeko, egin klik bertan, eta ikono-arakatzailea abiaraziko da.
Exekutatu terminalean — honek zehazten du aplikazioa terminalaren barruan exekutatu behar den edo ez. Aplikazioak berak ez badu leihorik sortzen, hautatu botoi hau. Ziur ez bazaude, ez hautatu.
Propietate aurreratuen fitxa behean erakusten da. Erabiltzaile aurreratuentzat da berez; normalean ez duzu fitxa horretako ezarpenik aldatu behar izango.
Aurreratua fitxan honakoak ezar ditzakezu:
Probatu hau erabili aurretik — idatzi hemen komando bat, eta GNOMEk komando hori exekuta daitekeen aztertuko du. Komandoa ezin bada behar bezala exekutatu, abiarazlea (edo menu-elementua) ez da erakutsiko, Panel edo menu batean gehitzen baduzu ere. Normalean GNOMEren banaketak prestatzen dihardutenek erabiltzen dute. Adibidez, GNOMEren Menu nagusi lehenetsiak badu TkRat posta elektronikoko programaren elementua, baina elementu hori ikusteko ezinbestekoa duzu TkRat sisteman instalatuta edukitzea.
Dokumentazioa — oraingoz ez da erabiltzen.
Izenaren/iruzkinaren itzulpena — Izena eta Iruzkina beste hizkuntza batean nola eman diren adieraz dezakezu hemen. Adibidez, GNOME Terminal aplikazioaren kasuan, honela itzuli dute espainolera (es): izena Terminal UNIX de GNOME eta iruzkina Emulador de terminal GNOME. Horrek esan nahi du erabiltzaile batek hizkuntza gisa espainiera ezarri badu saioa hastean (GNOMEren pantaila-kudeatzaileko Hizkuntzak menuan hauta dezakezu saioa hastean erabili nahi duzun hizkuntza), orduan, Terminal UNIX de GNOME ikusiko du menuan eta Emulador de terminal GNOME argibide gisa. Terminala exekutatzen duen benetako komandoa ez da aldatzen.
Itzulpen berria gehitzeko, idatzi hizkuntzaren bi letrako kodea eta Izena eta Iruzkina eremuen itzulpenak beste itzulpenen zerrendaren azpian dauden eremu hutsetan, eta ondoren, sakatu Gehitu/Ezarri botoia. Lehendik dagoen itzulpena aldatzeko, hautatu zerrendan dagokion errenkada, editatu aldatu nahi dituzun eremuak, eta sakatu Gehitu/Ezarri botoia. Lehendik dagoen itzulpena kentzeko, hautatu zerrendan eta sakatu Kendu botoia.
GNOMEk onartzen dituen hizkuntza guztien zerrenda euren bi letrako kodeekin GNOME Frequently Asked Questions atalean aurkituko duzu.
Abiarazlearen propietateen elkarrizketa-koadroan egindako aldaketa guztiek Aplikatu edo Ados botoia sakatzean izango dute eragina. Ados sakatuta elkarrizketa-koadroa itxiko da; Aplikatu sakatuta, editatzen jarraitu ahal izango duzu.
<<< Previous | Home | Next >>> |
Menus | Applet-ak |