Iagno-ren erabiltzailearen gida | ||
---|---|---|
<<< Previous | Next >>> |
Taulak lau pieza ditu joko-hasieran taularen erdi-erdian lauki-moduan ezarrita. Izkina bakoitzeko piezak kolore berekoak dira, hemen ikus daitekeen bezala: Figure 1.
Beltza da jokatzen lehena. Pieza beltz bat jarriko du taulan pieza zuriak bi beltzen artean harrapatzeko moduan. Taulan pieza beltza jarritakoan, pieza beltz horren eta lehendik dagoen pieza beltz baten artean, horizontalean, bertikalean nahiz diagonalean dauden pieza zuri guztiak irauli egingo dira, eta beltz bihurtu, hemen ikusten den bezala: Figure 2.
Pieza bat harrapatuta baldin badago errenkada berean beste koloreko bi piezen artean, jokalariak bere koloreko beste pieza batera arteko pieza guztiak beregana ditzake, hemen ikusten den bezala: Figure 3. Jokalariak taulan pieza bat jarritakoan eraginda geratzen diren piezak bakarrik bereganatu ahal izango digu. Taulan pieza bat jarriz gero, jokalariak ezingo du hartu eta beste norabait eraman. Jokalariak piezarik ipini ezin badu, txanda galduko du. Jokoa amaitutzat emango da jokalariek pieza gehiago ipini ezin dutenean.
<<< Previous | Home | Next >>> |
Iagno-ren erabiltzailearen gida | Jokoaren ezarpenak |