Gataxx | ||
---|---|---|
<<< Previous | Next >>> |
Aplikazioaren ezarpenak aldatzeko, hautatu Hobespenak… Ezarpenak menuan. Horrek Hobespenak elkarrizketa-koadroa irekitzen du, atal honetan Figure 3 erakusten den bezala.
Jokalariak fitxako propietateak hauek dira:
Iluna — Disko ilunekin jokatuko duen jokalaria hautatzen du. Aukera hauek dituzu: Gizakia (adibidez, zeu) edo ordenagailuaren hiru trebetasun-maila (Lehenengo mailatik (erraza) Hirugarren mailara arte (zaila).
Argia — Disko argiekin jokatuko duen jokalaria hautatzen du. Aukera berdinak dauzkazu. Jokalari biak ordenagailuz kontrolatuta baldin badaude, ordenagailuak berak jokatuko du zeure ordez.
Mugimendu lasterrak — Lauki hau hautatuta baldin badago, ordenagailuak berehala mugituko du pieza txanda tokatzen zaionean, pentsatu ere egin gabe.
Animazioa fitxako propietateak hauek dira:
Bat ere ez— Botoi hau hautatuta badago, ez da animaziorik ikusiko diskoak jabez aldatzen direnean.
Erdizkoa— Botoi hau hautatuta badago, animazioren bat ikusiko da diskoak jabez aldatzen direnean.
Erabatekoa— Botoi hau hautatuta badago, diskoak itzulikatu egingo dira norbaitek bereganatzen dituenean.
Azken emaitzak bistaratu— Botoi hau hautatu badago, jokoaren emaitzak modu ikusgarri batez agertuko zaizkizu pantailan: pieza ilun guztiak goialdean eta pieza argiak behealdean.
Pieza-mota — Jokoaren itxura desberdinetako bat hautatu. Lehenespenez "classic" dago.
Nahi dituzun aldaketa guztiak egin ondoren, egin klik Ados botoian aldaketak aplikatzeko eta itxi Propietateak elkarrizketa-koadroa. Aldaketak bertan behera uzteko eta aurreko balioetara itzultzeko, egin klik Itxi botoian.
<<< Previous | Home | Next >>> |
Nola jokatu Gataxx-ekin | Ezagutzen diren akatsak eta mugak |