GNOMEren panelaren eskuliburua | ||
---|---|---|
<<< Previous | Next >>> |
Mahaigainean beste Panel bat sortzeko, hautatu Panela->Sortu panela Menu nagusian. Mota hauetako Panelak dituzu aukeran:
Menu-panela — Menu-panela Panel berezi bat da, beti pantailaren goiko aldean kokatuta egoten dena eta hainbat goitibeherako menu dituena. Hauek dira menuak: Programak, Gogokoak, Ezarpenak, Mahaigaina, eta GNOMEri buruzko Interneteko baliabideetarako sarbide bizkorra ematen duen menu berezi bat (bilatu bala-zuloaren ikonoa). Panel honek beste Panelek eduki ditzaketen objektuak ere eduki ditzake, baina ez ditu beste Panelek dituzten konfigurazio-propietateak. Kontuan izan Menu-panela bestelako Panelak baino mugatuagoa dela, eta Panelen eragiketa normal batzuk, adibidez Panela lekuz aldatzea, ezin direla hemen egin.
Ertzeko panela — Ertzeko panela GNOMErekin abiarazten den Panel nagusia bezalakoa da zehazki; normalki pantailaren ertz baten luzera osora egokitzen da. Panel mota hau hautatuz, beste Panel bat gehi dezakezu pantailaren beste ertz batean, funtzionaltasun handiagoa lortzeko.
Panel lerrokatua — Panel lerrokatua ere pantailaren ertz batean kokatzen da. Baina Ertzeko panelak ez bezala, Panel lerrokatuak ez du pantaila-ertz osoa hartzen; bere baitan dituen ikonoak eta applet-ak bistaratzeko adina soilik luzatuko da. Izkinetako batean koka daiteke (kasu honetan, kontrako izkinarantz luzatuz joango da) edo ertzaren erdian (kasu honetan, bi aldetarantz luzatuko da, eta automatikoki erdiratuko da objektu berriak gehitu ahala).
Panel lerrokatu bat izkina batean lerrokatzen bada, ezkutatzeko botoiek ez dute erabat Ertzeko panelean bezala jokatuko. Pantailaren ertzetik hurbilen dagoen ezkutatzeko botoiak Panela beti bezala ezkutatuko du, baina ezkutatzeko beste botoiak Panel osoa kontrako izkinara bidaliko du. Azken mugimendu hori egitean, Panela ez da ezkutatuko, pantailaren beste aldean kokatuko baita. Ezkutatu nahi baduzu, berriro sakatu beharko duzu ezkutatzeko botoia.
Panel lerragarria — Panel lerragarria Panel lerrokatuaren oso antzekoa da, baina pantaila-ertzaren edozein tokitan koka daiteke, ez izkinetako batean edo erdian nahitaez. Objektuak gehitu ahala, alde baterantz soilik luzatuko da — ez da automatikoki erdiratuko.
Panel mugikorra — Panel mugikorra pantailaren edozein tokitan koka daiteke, ez nahitaez ertz batean.
![]() | Panel-mota aldatu |
---|---|
Lehendik dagoen panel baten mota ere alda dezakezu — adibidez, ertzeko panela panel mugikor bihur dezakezu; ikus the Section called Panel indibidualen propietateak. |
Mahaigainean dagoen edozein Panel (Menu Panela izan ezik) alda daiteke lekuz saguaren erdiko botoia sakatuz, edo saguaren ezkerreko eta eskuineko botoiak aldi berean sakatuz, Panela pantailako beste leku batera arrastatzen den bitartean. Saguaren erdiko botoirik ez baduzu eta erdiko botoia emulatzeko sagua konfiguratu ez baduzu, Panel-propietateak elkarrizketa-koadroaren bidez alda dezakezu Panelaren kokalekua. Gai honi buruzko xehetasun gehiago, dokumentazio honetako the Section called Panel indibidualen propietateak puntuan aurkituko dituzu.
Lehendik dagoen Panel bat kentzeko, egin klik bertan eskuineko botoiaz eta aukeratu Panela->Kendu panel hau. Panela hutsik ez badago, berrespena eskatuko zaizu.
![]() | Panel bakarra kendu |
---|---|
Gutxienez Panel bat eduki behar duzu irekita beti. GNOMEk ez dizu utziko Panel bakarra kentzen. |
<<< Previous | Home | Next >>> |
Paneleko objektuak gehitu, lekuz aldatu eta kendu | Panelaren hobespen orokorrak |