AisleRiot-en laguntza | ||
---|---|---|
<<< Previous | Next >>> |
James LewisMoss-ek idatzia
Karta-sorta mota | Karta-sorta estandarra |
Behin-behineko guneak | Jokoz kanpo dagoen karta ipintzeko guneak. Joko hasieran, guneak beteta daude. Jokoaren bertsioetako batek ez dizu utziko gune horiek hustutakoan bertan kartarik ipintzen. |
Mahaia | Hamar pila, behealdean. 10 karta banatu ezkerretik eskuinera, lehenengoa eta azkena gora begira daudela. Beste hamar karta banatu eskuinetik ezkerrera (alderantziz) aurreneko biak eta azkeneko biak gora begira daudela. Eredu horri jarraitu (alderantzikatuz eta aldi bakoitzean karta bat gehiago gora begira) 50 kartak ipini arte. Azken bi kartak goian dauden behin-behineko guneetan ipini. |
Mahaian lau pila osatzea irudiaren arabera eta Erregetik Batekora.
Erregea bakarrik eraman daiteke mahaiko toki huts batera.
Karta bat beste baten gainean jar daiteke irudi berekoak badira eta gaineko karta behekoa baino maila bat txikiagoa baldin bada. Horrek esan nahi du irudi desberdinetako karten multzo bat mugitu egin daitekeela multzo horren goiko karta eta mugitu nahi dugun lekuko karta irudi berekoak badira.
Ez erabili Behin-behineko guneak: Hautatuta badago, behin-behineko guneak ezingo dira berriro erabili.
Irabazi ala galdu egin daiteke. Ez dago punturik.
Oso zaila da irabaztea (eragin handia du joko hasieran kartak nola dauden). Ez ahaztu behin-behineko guneak. Saiatu ahalik eta azkarren garbitzea, blokeatutakoan oso erabilgarri direlako.
<<< Previous | Home | Next >>> |
Kaleak eta etorbideak | Lapurrak |