AisleRiot-en laguntza | ||
---|---|---|
<<< Previous | Next >>> |
Rosanna Yuen-ek idatzia
Karta-sorta mota | Karta-sorta estandarra |
Sorta | Goi-ezkerreko pila. Kartak Mahaian banatu ondoren geratzen direnak hemen jarriko dira. Kartak banan-banan irauliko dira Hondarrera. Bi aldiz banatuko da. |
Hondarra | Sortatik osatuko da. Goiko karta jokoan erabiltzeko prest dago. |
Oinarriak | Lau pila, goi-eskuinean. Hasteko, Oinarri pila bakoitzean biko bat banatu. Irudiaren arabera eta Batekoraino osatu behar dira. |
Biltegia | Sortaren azpiko pila. Hasteko, banatu hemen hamahiru karta. Goiko karta Mahaian edo Oinarri piletan jokatzeko prest dago. |
Mahaia | Lau pila, behe-eskuinean. Hasteko, pila bakoitzean karta bat banatu. Pilak irudiaren arabera osa daitezke. Toki hutsak automatikoki beteko dira Biltegitik. Biltegia hustutakoan, Mahaiko toki hutsak Hondarretik bete ditzakezu, nahi baduzu. |
Karta guztiak Oinarri piletara eramatea.
Mahaiko kartak beherantz osatu behar dira, irudiaren arabera. Karta-multzoak mugitu egin daitezke. Mahaian leku bat hutsik geratzen denean, automatikoki beteko da Biltegitik. Biltegia hutsik badago, hutsik dagoen leku hori Hondarraren goiko kartaz nahi duzunean bete dezakezu.
Kartak banan-banan iraultzen dira Sortatik Hondarrera. Goiko karta jokoan erabiltzeko prest dago. Kartak bi aldiz bana daitezke
Oinarriak irudiaren arabera eta gorantz, bikotik batekora, osatu behar dira. Oinarrietako kartak ezin dira berriro erabili. Karta batean bi aldiz klik eginez gero dagokion Oinarri pilara mugituko da, mugimendu hori posible baldin bada.
Bat ere ez
Oinarri piletara eramandako karta bakoitzeko, puntu bat.
Gehienezko puntuazioa: 48
Ez zaitez atzean gelditu! Mugitu kartak Oinarrietara ahal bezain laster.
<<< Previous | Home | Next >>> |
Armiarmatxoa | Kaleak eta etorbideak |