AisleRiot-en laguntza | ||
---|---|---|
<<< Previous | Next >>> |
Rosanna Yuen-ek idatzia
Karta-sorta mota | Karta-sorta estandarra |
Biltegiak | Ezkerrean, lau pila zabalik. Biltegi pila bakoitzean lau karta banatu gora begira. Ezin da karta-segidarik egin. |
Oinarriak | Lau pila, eskuinean. Lehenengo Oinarri pilan karta bat banatu. |
Sorta | Gainerako karta guztiak hemen jarri. Kartak banan-banan irauliko dira Hondarrera. Bi aldiz banatuko da. |
Hondarra | Sortatik osatuko da. Goiko karta jokoan erabiltzeko prest dago. |
Karta guztiak Oinarri piletara eramatea.
Lehenengo Oinarrian dagoen irudi bereko edozein karta eraman daiteke edozein unetan Oinarri pila horretara. Beste Oinarriak hasteko, lehenengo karta horren maila bereko karta bat erabili behar da. Behin hasi eta gero, oinarri bakoitza irudiaren arabera eta gorantz osatu beharko da, baina justu gainean duen Oinarriak une horretan duen kartaren maila bereko beste bat jarrita beti. Biltegietako kartak erabiltzeko moduan daude arauok jarraituz posible den guztietan.
Kartak banan-banan iraultzen dira Sortatik Hondarrera. Hondarreko goiko karta dago jokorako prest. Sorta hustutakoan, eraman atzera Hondarreko karta guztiak Sortara, duten ordena errespetatuta. Karta-sortara hirutan itzul zaitezke.
Bat ere ez
Oinarri piletan dagoen karta bakoitzeko, puntu bat.
Gehienezko puntuazioa: 52
Biltegiak irekita dauzkazu zer dagoen ikus dezazun. Arretaz erabaki irudien ordena.
<<< Previous | Home | Next >>> |
Osmosia | Pileon |