AisleRiot-en laguntza | ||
---|---|---|
<<< Previous | Next >>> |
Rosanna Yuen-ek idatzia
Karta-sorta mota | Karta-sorta estandarra |
Sorta | Goi-ezkerreko pila. Jokoaren hasieran, hirusten Batekotik laura bitarteko kartak ez, beste guztiak hemen jarriko dira. Kartak banan-banan banatuko dira Hondarrera. |
Hondarra | Sortaren eskuinean. Karta bakarra izan dezake aldi bakoitzean. Karta berehala eraman behar da Oinarri pila batera edo nahi duzun Biltegi pilara. |
Oinarriak | Lau pila goian, Sortaren eskuinean. Lehenengo pilan Batekoa ipini, bigarrenean bikoa, hirugarrenean hirukoa eta laugarren pilan laukoa. Lehenengo Oinarri pila gorantz osatuko da batetik hasita, bigarrena bitik hasita, hirugarrena hirutik hasita eta laugarrena lautik hasita. Denek jarrai dezakete Batekoraino hamahirutik pasatzen denean. Oinarrietako kartak ezin dira atzera erabili. Irudiak ez du garrantzirik. |
Biltegiak | Lau pila, Oinarrien azpian. Biltegietako kartak Oinarri piletara bakarrik eraman daitezke. Hondarretik mugitutako kartak Biltegi piletako edozeinetan jar daitezke. |
Karta guztiak Oinarri piletara eramatea.
Oinarri pilak osatu batetik, bitik, hirutik eta lautik hasita lehenengo, bigarren, hirugarren eta laugarren piletan, hurrenez hurren. Kartak banan-banan banatzen dira Sortatik Hondarrera. Hala ere, Hondar pilak karta bakarra izan dezakeenez, karta hori berehala eraman behar da Oinarri pila batera edo lau Biltegi piletako edozeinetara. Biltegi piletako kartak ezin dira berriro antolatu.
Bat ere ez
Oinarri piletara eramandako karta bakoitzeko, puntu bat.
Gehienezko puntuazioa: 48
Joko honetan zentzumenak zorroztu. Zorteak ez dizu gehiegi lagunduko. Aurki behar izango dituzun kartak ez estaltzen saiatu. Zutabeetako bat erregeentzat bakarrik gorde dezakezu (Oinarrietan jarri beharreko azken karta direlako).
<<< Previous | Home | Next >>> |
Helsinki | Isabel |