AisleRiot-en laguntza | ||
---|---|---|
<<< Previous | Next >>> |
Rosanna Yuen-ek idatzia
Karta-sorta mota | Karta-sorta estandarra |
Sorta | Goi-ezkerreko pila. Kartak Mahaian eta Biltegi piletan banatu ondoren geratzen direnak hemen jarriko dira. Kartak banan-banan irauliko dira Hondarrera. Birbanaketa bakarra. |
Hondarra | Sortatik hartu behar da. Goiko karta jokoan erabiltzeko moduan dago. |
Oinarriak | Lau pila, goi-eskuinean. Lehenengo Oinarri pila osatzen hasteko, jokalariak Biltegi piletako karta bat hautatu behar du. Gorantz osatu behar dira, irudiaren arabera eta Erregetik Batekora pasatuta beharra izanez gero. |
Biltegiak | Hiru kartako lau pila, ezkerreko aldean, gora begira. Biltegi pila bakoitzaren goiko karta jokorako prest dago. Biltegi pila hutsetan ezin da kartarik ipini. |
Mahaia | Lau pila, Oinarrien azpian. Pila bakoitzean karta bat banatu gora begira. Mahaia beherantz osa daiteke, kolorea txandakatuz. Gaineko karta Oinarrietara eraman daiteke. Pila guztiak erabil daitezke beste Mahai batean. |
Karta guztiak Oinarri piletara eramatea.
Jokoaren lehenengo urratsa lehenengo Oinarrirako karta erabilgarri bat hautatzea da. Behin hautatu eta gero, gainerako Oinarri guztiak balio horrekin hasi behar dira.
Oinarriak gorantz bete behar dira, irudiaren arabera eta Erregetik Batekora pasatuta, beharra izanez gero. Karta bat Oinarri pila batean jarriz gero, ezingo da berriro erabili.
Mahaiko kartak beherantz osa daitezke, kolorea txandakatuz. Karta-pila guztiak mugi daitezke Mahaiko beste pila batera. Mahaiko toki hutsak Biltegietan dagoen edozein karta erabilgarriz edo, Biltegiak hutsik badaude, Hondarreko edozein kartaz bete daitezke.
Kartak banan-banan iraultzen dira Sortatik Hondarrera. Birbanaketa bakarra dago.
Bat ere ez
Oinarri pilan jarritako karta bakoitzeko, puntu bat.
Gehienezko puntuazioa: 52
Lehenengo Oinarri pila arreta handiz aukeratu. Biltegietako kartak ahalik eta lasterren mugitzen saiatu. Kasu batzuetan, kartak jokoan edukitzea zuzenean Oinarrietara eramatea baino garrantzitsuagoa da.
<<< Previous | Home | Next >>> |
Gay Gordons | Golfa |