AisleRiot-en laguntza | ||
---|---|---|
<<< Previous | Next >>> |
Changwoo Ryu-k idatzia
Karta-sorta mota | |
Biltegiak | Lau pila, ezkerrean eta goiko errenkadan. Biltegi pila bakoitzak karta bakarra izan dezake. |
Oinarriak | |
Mahaia | Zortzi pila. Banatu karta guztiak gora begira zortzi pila horietan, lehenengo lau pilatan zazpi karta, eta azken lau pilatan, sei karta dituzun arte. Mahaia beherantz osa daiteke koloreak txandakatuz. Kartak banan-banan mugitu behar dira, baina, lasterbide gisa, segidan ezarritako kartak batera mugi daitezke horretarako adina Biltegi pila baldin badago hutsik. |
Karta guztiak Oinarri piletara eramatea.
Mahaiko kartak beherantz osa daitezke kolorea txandakatuz. Karta-multzoak ere mugi daitezke, baldin eta, kartok banan-banan mugitzeko beste Biltegi pila baldin badago hutsik. Mahaiko pila hutsak edozein kartaz edo karta-multzoz bete daitezke.
Oinarriak gorantz osatu behar dira, irudiaren arabera eta Batekotik Erregera. Oinarri piletako kartak ezin dira jokoan erabili. Karta batean bi aldiz klik eginez gero dagokion Oinarri pilara mugituko da, mugimendu hori posible baldin bada.
Biltegi piletako kartak atzera berriz erabil daitezke Mahaian edo Oinarrietan jokatuz.
Bat ere ez
Oinarri piletan dagoen karta bakoitzeko, puntu bat.
Gehienezko puntuazioa: 52
Lekua izatea oso erabilgarria da. Biltegi piletatik ahal bezain beste utzi libre.
<<< Previous | Home | Next >>> |
Hamalau | Gay Gordons |