Fortuna

Rosanna Yuen-ek idatzia

Konfigurazioa

Karta-sorta motaKarta-sorta estandarra
SortaGoi-ezkerreko pila. Klik egindakoan, karta bat banatzen da Mahaiko pila bakoitzera.
MahaiaLau pila, eskuinean. Pila hutsetara karta-multzoak eraman daitezke.

Xedea

Lau Batekoak ez, beste karta guztiak mugitzea.

Arauak

Batekoak karta handiak dira. Irudi bereko bi karta daudenean erabilgarri, maila txikienekoa mugitu ahal izango da. Toki bat hutsik agertzen denean, karta-multzo batez bete ahal izango da.

Aukerak

Bat ere ez

Puntuak

Mugitutako karta bakoitzeko, puntu bat.

Gehienezko puntuazioa: 48

Estrategia

Kartak berriro banatzerakoan ez dago toki bat hutsik izateko inolako arrazoirik. Hala ere, toki bat hutsik baldin baduzu, saiatu horrela mantentzen ahalik eta luzeen, traba egiten dizuten kartan jartzeko oso baliagarri izango zaizkizulako.