AisleRiot-en laguntza | ||
---|---|---|
<<< Previous | Next >>> |
Rosanna Yuen-ek idatzia
Karta-sorta mota | Karta-sorta estandarra |
Mahaia | Kartak erlojuaren itxuran banatu lau kartako hamabi pila eginez. |
Sorta | Azken lau kartak Sortan ipini (Mahaiaren erdian) Goiko kartari buelta eman. |
Pila bakoitzeko lau kartek erlojuaren aurpegian dauden zenbakiei dagokien maila izatea.
Erdian dagoen goiko karta dagokion pilara eraman. Mahaiak erlojuaren itxura hartu du eta zenbakidun kartak erloju analogiko batean dagokien lekura joango dira. Batekoak batekoa dagoen lekura joango dira, eta Txankak eta Erreginak hamaikakoa eta hamabia dauden lekura joango dira, hurrenez hurren. Erloju analogikorik izan ez duenentzat, hona hemen eredua:
Erregeak erdiko pilan geratuko dira. Karta bat pila berri batera mugitzen denean (edo pila berean gelditzen denean, Erregea bezala) pila berriko beheko karta hartu eta erdiko pilaren gainean geratuko da gora begira. Karta berri hori jokatzeko prest dago. Karta bat dagokion pilara eramateko, arrastatu karta gainera edo egin klik dagokion hartzailearen gainean.
Lau erregeak erdian daudenean eman daiteke jokoa bukatutzat. Une horretan, xedea lortu baldin baduzu, irabazi egin duzu. Kontuan izan pila bateko karta bat dagokion lekuan baldin badago, ondo dagoela behera begira egonda ere.
Bat ere ez
Erlojuaren pilatan ondo jarritako karta bakoitzeko (Erregeak aparte utzita, benetako erlojuetan erregerik ez dagoenez) puntu bat.
Gehienezko puntuazioa: 48
Jokoa automatizatzeko moduren bat aurkitu. Apenas dagoen hartu beharreko erabakirik. Galtzen baduzu, ez da zure errua. (Eta irabazten baduzu, zortea izan da!)
<<< Previous | Home | Next >>> |
Xake-taula | Estali |