AisleRiot-en laguntza | ||
---|---|---|
<<< Previous | Next >>> |
Rosanna Yuen-ek idatzia
Karta-sorta mota | Karta-sorta estandarra |
Oinarriak | Lau pila goi-eskuinean. Bete Batekotik Erregera eta irudiaren arabera. |
Biltegiak | Lau pila goi-ezkerrean. Biltegi bakoitzak karta bakarra izan dezake. |
Mahaia | Zortzi pila Oinarrien eta Biltegien azpian. Kartak gora begira banatuko dira Mahaian, lehenengo lau tokietan zazpina karta egongo dira, eta hurrengo lau tokietan, seina karta. |
Karta guztiak Oinarri piletara eramatea.
Mahaia beherantz osatu behar da, irudiaren arabera. Goiko karta edo karta-segida bakarrik mugi daiteke. Karta-segida bat mugitu ahal izateko, segidako karta-kopurua hutsik dauden Biltegi guneen kopurua gehi bat baino gutxiago edo berdina izan behar da. Mahaian hutsik dauden guneak Errege batez edo Erregea buru duen segida batez bakarrik bete daitezke.
Oinarriak gorantz bete behar dira, irudiaren arabera eta Batekotik Erregera. Oinarrietako kartak teknikoki jokoan jarraitzen duten arren, ez du inolako zentzurik karta horiekin jokatzen jarraitzea, ez dute ezertarako balio eta.
Mahaian bistan dagoen edozein karta jar daiteke Biltegi gune huts batean. Karta horiek atzera Mahaira ekartzeko moduan edo Oinarri pila batera eramateko moduan daude.
Bat ere ez
Oinarri pilan jarritako karta bakoitzeko, puntu bat.
Gehienezko puntuazioa: 52
Kartak ahal bezain laster eraman Oinarri piletara. Inguruan uzten badituzu, mugimendua oztopatu besterik ez dute egingo.
<<< Previous | Home | Next >>> |
Apaizaren dozena | Gaztelu setiatua |