AisleRiot-en laguntza | ||
---|---|---|
<<< Previous | Next >>> |
Rosanna Yuen-ek idatzia
Karta-sorta mota | Karta-sorta estandarra |
Sorta | Goi-ezkerreko pila. Jokoaren hasieran, Batekoak ez beste karga guztiak hemen egongo dira. Sortaren gainean klik eginda, karta bana joango da lau Biltegietara. |
Oinarriak | Lau pila goiko aldean, Sortaren eskuinean. Jokoa hasteko, ipini Bateko bat Oinarri pila banatan. Oinarri pilak gorantz osatu behar dira, irudiari erreparatu gabe. |
Biltegiak | Lau pila Oinarrien azpian. Sortari klik egiten zaion bakoitzean, Biltegi piletara karta bana joango da. Goiko karta jokoan erabiltzeko moduan egongo da. Biltegietako kartak Oinarrietara bakarrik eraman daitezke. |
Karta guztiak Oinarri piletara eramatea.
Jokoa hasteko lau karta banatu behar dira Biltegietara. Aukera duzunean, kartak Biltegietatik Oinarrietara eraman. Horrela jarraitu biltegiak kartarik gabe geratu arte eta Oinarrietara besterik mugitu ezinik geratu arte. Antzeko jokoa, baina errazagoa: Scuffle.
Bat ere ez
Mugitutako karta bakoitzeko, puntu bat.
Gehienezko puntuazioa: 52
Zortean sinesten duzu? Joko honek Erlojuarena baino trebetasun handiagoa eskatzen badu ere, arreta besterik ez duzu beharko. Burua erabili beharrik ez duen joko zoragarria.
<<< Previous | Home | Next >>> |
Agnes | Apaizaren dozena |