Gnome Tali nola jokatu

Figure 1. Gnome Tali nola jokatu

Behin hasi ondoren, lehenengo dado-jaurtialdiaren emaitzak ikusiko dituzu.

  1. Egin klik berriro jaurti nahi dituzun dadoetan eta kalabaza bihurtuko dira. Eskerrik asko Tigert :)

  2. Berriro jaurti nahi dituzun dadoak hautatu ondoren, sakatu Jaurti! botoia.

  3. Gustatzen zaizun eskualdi bat daukazunean edo dadoa botatzeko aukerak agortu dituzunean, zure ustez puntu-konbinazio onena zein den aukeratu beharko duzu eskuineko errenkadetan. Baliteke zero puntu izatea; okerreko errenkadan klik egiten baduzu, puntuazio hori lortuko duzu. (Demagun, adibidez, yahtzee -- 5 berdin -- lortu duzula eta eskalera handiaren errenkada aukeratu duzula, orduan zero puntu agertuko zaizkizu eskailera handiaren errenkadan).

Konbinazio bakoitza behin baino ezingo duzu erabili. Toki batean puntuazioren bat sartu ondoren, ezingo duzu aurrerago aldatu dado-eskualdi hobea lortu arren.