AisleRiot-en laguntza | ||
---|---|---|
<<< Previous | Next >>> |
Rosanna Yuen-ek idatzia
Karta-sorta mota | Karta-sorta estandarra |
Sorta | Goi-ezkerreko pila. Kartak banatu ondoren geratuko diren azken hirurak hemen jarri behar dira. |
Mahaia | Zazpi pila Sortaren eskuinean. * Lehenengo lau errenkadetan karta bana banatu behera begira. Azken hiru errenkadetan karta bana banatu gora begira. *tik berriro hasi eta bi aldiz errepikatu, hiru errenkada banatu arte. Pila bakoitzean karta bana gora begira banatu beste lau errenkada osatu arte. |
Hamahiru kartako lau pila osatzea, pila bakoitzak irudi bateko karta guztiak segidan antolatuta dituela.
Mahaiko kartak beherantz osatu behar dira, irudiaren arabera. Karta-multzoak segidari erreparatu gabe mugi daitezke. Mahaiko pila hutsak Errege batez edo Erregea buru duen karta-multzo batez bete daitezke.
Edozein unetan Sortan klik egiten baduzu, azken hiru kartak lehenengo hiru piletan banatuko dira bakoitzean bat jarriaz.
Bat ere ez
Irudiaren arabera osatutako segida bakoitzeko puntuak = segidaren luzera - 1. Hamahiru kartako segida bakoitzak lau puntu gehiago irabaziko ditu dagokion errenkadan baldin badago. Behera begira dagoen karta batera iristeak hiru puntu ematen ditu.
Gehienezko puntuazioa: 100
Korapiloak askatzea ez da erraza izaten. Saiatu zeure burua irteerarik gabe ez uzten.
<<< Previous | Home | Next >>> |
Royal East | Zalaparta |